Emakumeen lana islatzeko beka plazaratu du udalak

Anboto 2011ko mar. 17a, 12:47

Berrizko herriari historian zehar emakumeek egindako ekarpena ikertzea du helburu

Berrizko herriari historian zehar emakumeek egindako ekarpena ikertzea du helburu. Berrizko Udalak herriko emakumeek historian egin duten lana islatzeko asmoa du, eta horretarako, ikerketa-beka plazaratu du. Emakumeen lana eta lan horren eragin soziala, kulturala zein politikoa \"ezkutuan\" ego direla diote, \"emakumeen ekarpenak historian ez direlako jaso izan\". Ikerketa horrek urte eta erdiko iraupena izango du esleipena egiten denetik hasita. Urtea pasatzean, onuradunak idatzizko proiektua aurkeztu beharko du, eta amaieran ikus-entzunezko euskarria, ikerketaren emaitzak islatuz. Euskarri horren eraketa librea da: dokumentala, elkarrizketak edo laburmetraia formatuak aukeratu daitezke. Beka norbanakoek zein helburu honetarako sortutako lan-taldeek eskuratu ahal izango dute. Hilabeteko epea dago izena emateko, eta beka jasotzen duenari 16.000 euroko laguntza emango dio udalak. Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia euskarazkoa izan beharko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!