Joan zen astean zenbait hedabidetan agertutako informazioaren harira, finantziazioa lortzeko lanean dabiltzala azaldu du Erraldeko presidentea den Jabier Azpitartek.
Finantziazioa lortzeko lanean dabiltzala azaldu du Erraldeko presidentea den Jabier Azpitartek.
Joan zen astean zenbait hedabidetan agertutako informazioaren harira, \"ika-mika antzuetan\" ez dela sartuko adierazi sigu Jabier Azpitartek. Argitaratutako informazioen arabera, Erraldegaz 2007an hitzarmena sinatutako hiru kutxek \"bide judizialetik ekitea\" baloratzen zuten aukeren artean, mailegu berrien eskaintzen aurreko \"erantzun faltagatik\". Hitzarmenean 12 milioi euroko mailegua adostu zuten, eta horretatik 2,2 luzatu dituzte jada.
Azpitartek azaldu digu proiektua eraikitzeko lurra eta lizentzia badituztela, eta orain \"finantziazioaren negoziaketetan\" murgilduta daudela argitu du. Hori lortzean obrari ekin eta zehaztapenak orduan emango dituztela adierazi du.