Etxe berriei izena ipintzeko aholkularitza

Anboto 2011ko ots. 16a, 09:27

Udalerrian eraikitzen diren etxe-baserri eta eraikin berriei izena ipintzeko laguntza eskainiko du udalak.

Udalerrian eraikitzen diren etxe-baserri eta eraikin berriei izena ipintzeko laguntza eskainiko du udalak. Berrizko Udala herriko leku-izenen azterketa egiten dabil, eta \"herritarrekin izandako hartu-emanetan ikusitako beharrizanari erantzuteko\", udalerrian eraikitzen diren etxe-baserri eta eraikin berriei izena ipintzeko laguntza eskainiko du. Horretarako, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen aholkularitza izango duela aurreratu dute. Gogoratu dutenez, Euskal Herriko ohituretako bat izan da etxeek izena edukitzea. \"Etxeen izenekiko lotura hain handia izanik, deiturak etxeetatik hartu izan ditugu.\" Etxe berriak eraikitzean izen berriak sortu ziren. Bide batez, \"Berrizko mapa toponimikoan jasota geratu daitezen\", eraikin berrien izenen berri udaletxean emateko eskaera ere luzatuko diete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!