Aukera Azoka gaur, merkatarien eskutik

Anboto 2011ko urt. 29a, 11:00

Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara zabalduko dute merkatu berezi hau. Bertan, arropak, loreak, burdindegiko objektuak, boutiqueko produktuak, estankokoak eta optikakoak ere izango dira.

Berrizko Merkatarien Elkarteak aukera azoka eratu du zapatu honetarako. Guztira, dozena bat postu egokituko dituzte Olakuetako frontoian. Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara zabalduko dute merkatu berezi hau. Bertan, arropak, loreak, burdindegiko objektuak, boutiqueko produktuak, estankokoak eta optikakoak ere izango dira. Kasu honetan, Keñu optika frontoitik gertu dagoenez, dendan bertan eskainiko dituzte beherapenak. Lehenengo bider egingo dute azoka neguan; udan birritan antolatu izan dute dagoeneko. Udako esperientziagaz gustura daude, eta orain denboraldi honetan egin gura dute proba merkatariek. Herriko merkataritza bultzatzea eta herrian jai-giroa sortzea dute helburu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!