Lau lagun atxilotu dituzte habe metalikoak lapurtzeagatik

Anboto 2011ko urt. 28a, 13:34

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen atzo Eituako hiltegi zahar batetik habe metalikoak ustez lapurtzeagatik. 12 tona zeuzkaten jadanik kargatuta atzeman zituztenean.

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen atzo Eituako hiltegi zahar batetik habe metalikoak ustez lapurtzeagatik. 12 tona zeuzkaten jadanik kargatuta atzeman zituztenean. Arratsaldeko 16:45ean jazo zen atxiloketa. Durangoko ertzain-etxean abisua jaso zuten Eitua industrialdera hurreratzeko, bertako hiltegi zahar batean lapurretan ari zirela-eta. Ertzainak bertaratzean, lau gizonezko harrapatu zituzten habe metalikoak lapurtzen, eta kanpoan aparkatuta zituzten bi kamioitan sartzen. Dagoeneko, une horretan, 12 tona zeuzkaten batuta. Laurak atxilotu zituzten ertzainek, indarragaz egindako lapurreta leporatuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!