Carlos Romero ondarroarrak \'Berriz 2010\' bildumagaz irabazi du 240 euroko saria
Carlos Romero ondarroarrak \'Berriz 2010\' bildumagaz irabazi du 240 euroko saria.
Berrizko Udalak XII. Argazki Lehiaketako saridunak jakinarazi ditu. Irabazlea Ondarroako Carlos Romero argazkilaria izan da eta 240 euro eskuratu ditu. Javier Fernández bigarren geratu zen Yerjan lanagaz; Txema Serranok hirugarren postua lortu zuen Agua de Lariz, atardecer desde Andikoa bildumagaz. Peio Agirrek sari berezi eskuratu zuen Andikonatik argi barik ere…Skate lanagaz.
Guztira, 29 bilduma aurkeztu dira aurtengo ediziora. Urtarrilaren 14ra bitartean ikusgai izango dira guztiak Kultur Etxeko atarian, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan kultur etxean ekitaldia dagoenetan.
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8620/1.jpg[/img]