Nekazal olinpiada berreskuratzeko deialdia, Sanantonioetarako

Anboto 2010ko abe. 13a, 09:33

Urteetan herriko koadrilek egiten zuten lehia berreskuratu gura du jai batzordeak eta deialdi berezia zabaldu du herrian.

San Antonio jaiak urtarrilaren 17ko astean ospatzen dituzte Berrizen. Urteetan herriko koadrilek egiten zuten lehia berreskuratu gura du jai batzordeak eta deialdi berezia zabaldu du herrian. Urtarrilaren 17an nekazal olinpiada berria egin gura dute. Horretarako, bost lagunek osotutako taldea aurkeztu behar da. Taldeak, baina, baldintza batzuk bete beharko ditu: mistoa izatea, 16 urtetik gorakoak izatea partaideak eta taldekide guztiek probaren bat egitea. Txokor batzea, hiruko lasterketa, begiak itxita laguna karretilan eramatea, 15 kiloko zakua garraiatzea eta txapel jaurtiketa izanago dira egin beharreko probak. Nekazal olinpiada egiteko gutxienez hiru taldek eman beharko dute izena eta gehienez seik. Abenduaren 17an amaituko da izena-emateko epea. Hiru sari nagusi emango dituzte antolatzaileek: lehenengo egiten duen taldearentzako 300 euro, bigarrenarentzako 200 euro eta hirugarrenarentzako 100 euro.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!