Rokodromoa itxita, inauguratu eta hiru astera

Anboto 2011ko ots. 10a, 17:05

Eguazteneko ohiko udalbatzarrean, azalpenak eskatu zituen Karmen Amezua zinegotziak.

Eguazteneko ohiko udalbatzarrean, azalpenak eskatu zituen Karmen Amezua zinegotziak. Urzabal kirol berria azpiegitura urtarrilaren 10ean inauguratu zuten, eta hiru astez \'Ateak zabalik\' jardunaldiak izan dira bertan. Orain, baina, itxita dago, eta ezker abertzaleko zinegotzi Karmen Amezuak egoera \"ulertezina\" dela salatu zuen ohiko osoko bilkuran. Jabier Azpitarte alkateak esan zuenez, berak \"momentu horretan bertan\" jakin zuen gaiaren berri, eta \"lotsatuta\" zegoela aitortu zuen. Kirol arloko zinegotzia Puri Perez (EA) da, eta azaldu zuenez \"udalak pertsona bati kontratua egin zion hiru asterako, gero ateak txartela erabiliz zabalduko zirelako\". Kiroldegian badago txartelak eskatzeko aukera, baina ateko mekanismoa ez dute oraindino ipini, eta kontraturik ez diote luzatu beharginari. Ez zuen argitu noiz konponduko den arazoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!