Juan Jose Arginzoniz berriztarrak baserrian izan duten hiztegi zaharra eman dio Euskaltzaindiko Jose Luis Lizundiari.
Juan Jose Arginzoniz berriztarrak baserrian izan duten hiztegi zaharra eman dio Euskaltzaindiko Jose Luis Lizundiari.
Berrizko Olabe auzoan, Bengetxe baserrian izan dute gordeta XVIII. mendeko hiztegi hau. DRAE-ren (Diccionario de la Real Academia Española) bigarren edizioa da honakoa, eta Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko kideak esan du, \"sorpresa handia eta garrantzitsua\" izan dela halako ale bat Berrizen aurkitzea. Pozik azaldu da Arginzonizek dohaintza egin dielako; liburua Azkue artxiboan izango dute, \"lekurik onenean\" Lizundiaren ustez. Izan ere, \"zokoratuta barik, irakurle eta ikerlarien disposizioan egongo da\", aurreratu duenez.
Joseba Fernandez, Eibarren irakasle eta Berrizen bizi dena izan dute bitartekari. Dohaintza egiteko ekitaldian batu dira denak, Berrizko udaletxean.
[img]http://www.anboto.org/images/8500/8526/1.jpg[/img]