Mobilizazioa deitu du gaurko udalak, sahararren eskubideen alde

Anboto 2010ko aza. 14a, 09:00

Eguerdiko 12:00etan izango da elkarretaratzea, eguazteneko udalbatzarrean zehaztu bezala.

Eguaztenean egindako ohiko udalbatzarrean Aaiun inguruan azken egunotan jazotakoak salatu eta herri sahararraren aldeko adierazpen instituzionala onartu zuten. PSE-EEko zinegotzia soilik abstenitu zen, puntua \"denbora gehiagoz landu\" beharko litzatekela argudiatuz. NBEri, EBri eta Espainiako gobernuari sahararren giza eskubideak bermatzeko, Marokogaz duten elkarte-akordioa eteteko eta gatazkari bidezko eta behin betiko irtenbidea emateko ekintza politikoak bideratzea eskatu zuten. Marokoko erakundeekin hartu-emanak izateari uko egin eta Sahararen autodeterminazioaren aldeko konpromisoa berretsi du udalak. Eguerdiko 12:00etan izango da elkarretaratzea. Madrileko manifestaziorako autobusa ere ipiniko du udalak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!