Oizera igoera gaur, esklerosi anizkoitzari aurre egiteko

Anboto 2010ko urr. 24a, 11:00

Kirola egiteko aukeraz gainera, elkartasuna ere badu oinarrian mendi irteera honek.

Domeka honetarako, urriaren 24a, Oizerako igoera antolatu du udalak. Dagoeneko 11. edizioa beteko du ekimen honek, eta tradizio bihurtu dela esan daiteke. Kirola egiteko aukeraz gainera, elkartasuna ere badu oinarrian mendi irteera honek. Goizeko 09:00etan Elizondo plazan ipini dute ibilaldirako hitzordua. Igoeran parte hartzeko hiru euro ordaindu behar dira izena ematean. Inskripzioekin batutako dirua, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango diotela azaldu dute antolatzaileek. Lehenengo 200 partaideek ogitartekoa eta freskagarria jasoko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!