62 urtekoei errelebo kontratuak egitea adostu dute, besteak beste. 2012ra arteko akordioa da.
62 urtekoei errelebo kontratuak egitea adostu dute, besteak beste; 2012ra arteko akordioa da.
Hiru aste dira beharginen eta enpresaren ordezkarien arteko negoziazioak hasi zirela, eta lehenengo batzarrean adostasunera ailegatu ez baziren ere, bigarrenak emaitza hobeak eman zituen. Langileek enpresaren proposamena onartu zuten joan zen asteko asanbladan. Adostasuna lortu diren gai garrantzitsu bi dira errelebo kontratuena eta soldatarena, LAB sindikatutik azaldu dutenez. LABek ordezkari bi dauzka, eta ELAk bat.
Alde batetik, aurretiko erretiroa erraztuko duen neurria hitzartu dute: 62 urteko langileek errelebo kontratua izango dute. Hauxe zen beharginen eskaera esanguratsuena. Bestetik, soldatetan KPIri puntu erdia gehitzea bermatua dute. Hitzarmena datozen egunetan sinatuko dute, eta 2012ra arteko balioa izango du.
Langileekiko errespetua
LAB sindikatuko ordezkariek positiboki baloratu dute akordioa. Diotenez, \"hitzarmenagatik bai, baina batez ere langileekiko errespetua lortu delako\" daude pozik. Batez ere behargin zaharrekiko errespetua aipatu dute sindikatutik, eta hor kokatzen dute errelebo kontratuena. Erabaki honi esker, aurten langile bik hartuko dute aurretiko erretiroa, eta datorren urtean beste bik.
LABek egiten duen irakurketan, \"legeek sarritan ez dutela laguntzen, eta mobilizaziora jo behar\" izaten dutela azpimarratu du. \"Mobilizazio eta protesten eraginez\" heldu dira tratura, sindikatu honen ustetan. Langileak normal dabiltza lanean berriro.