Ibilaldia baselizetan zehar, gaur, Okango auzoko jaietan

Anboto 2010ko urr. 3a, 08:00

Goizeko 07:30erako ipini dute hitzordua Mikel Deuna baselizan.

Goizeko 07:30erako ipini dute hitzordua Mikel Deuna baselizan. Okango auzoan jai giroan murgilduta dabiltza asteon. Hilaren 28an Donien atxa jaso eta txapligoak botata ekin zieten ekitaldiei, eta 29an odoloste-jana eta bolo txapelketa izan zituzten, besteak beste. Asteburu honetan ere izango da jaiagaz jarraitzeko aukerarik, eta, tartean, domekarako eratutako herriko baselizak lotuko dituen ibilaldia aipatu daiteke. Goizeko 07:30erako ipini dute hitzordua Mikel Deuna baselizan. Elizondo, San Lorentzo, Zengotita, San Kristobal Txiki, Urdaixa, Andikona, San Pedro Txiki, San Fausto, San Antonio eta San Juan baselizetatik igaroz, berriro ere Mikel Deunakora hurreratuz amaituko dute ibilbidea. Martin Arriaga \"Atxa\"-ren oroimenezko martxa izango da. Dantza eta bertsoak ere izango dira eguerdian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!