Frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute gaur

Anboto 2010ko ira. 11a, 11:00

Eguerdiko 13:00etan izango da ekitaldia Urtiaga plazan.

Eguerdiko 13:00etan izango da ekitaldia Urtiaga plazan. Felipe Urtiaga alkate izan zena eta Jose Agirre guardia herritarra fusilatu egin zituzten 1937ko irailaren 11n. Hauei eta frankismoaren gainerako biktimei gorazarre egiteko asmoz, ekitaldia eratu ohi du 2005etik udalak, eta 2007tik, Berriz 1936 Gogoratzen elkartea ere badago antolatzaileen artean. Gaur 13:00etan izango da ekitaldia. Horren aurretik, baina, 11:00etan, Los caminos de la memoria dokumentala eskainiko dute kultur etxean. Erbesteratuen iloba da lan honen zuzendaria, Jose Luis Peñafuente hain zuzen. 2007an Memoria historikoaren Legea onrtu zenean hasi zuen proiektua. Esan moduan, eguerdian ekitaldia hasiko da Urtiaga plazan, lore eskaintza bategaz. Bertsolariak ere hurreratuko dira ekimenera, eta azkenik, Etxe musikariak Gogoan doguz Berrizen (2008an berak eta Xabier Amurizak eginikoa) izeneko kanta abestuko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!