Udala arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabe direnentzat hauek erroldatzeko administrazio-lizentzia eskaintzen hasi da gaur.
Udala arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabe direnentzat hauek erroldatzeko administrazio-lizentzia eskaintzen hasi da gaur. Horrelako animaliak edukitzeko beharrezkoa da lizentzia izatea.
Modu honetan, udalak tramiteak egitera deitu ditu honelako txakurrak dituzten herritarrak. Udaleko Erregistro Orokorrean bideratuko dira tramite hauek, eta irailaren 30a izango da hori egin ahal izateko azkeneko eguna.
Modako txakurrak
Azken urteetan gora egin du pisutsuak eta indartsuak diren animali hauen kopuruak. Mota honetako txakur baten haginkadak, daukan potentziagatik, kalte esanguratsuak sor ditzake pertsonengan; kasu batzuk ezagunak izan dira komunikabideetan izandako jarraipenagatik. Horregatik, administrazioek txakur hauen jabetza erregulatzeko neurriak hartu dituzte azken boladan.
Txakurren zerrenda
Berrizen ere badihardute arriskutsuak izan daitezkeen txakurren errolda osatzen, eta zortzi arraza sailkatu dituzte: pitt bull terrierra, staffordshire bull terrierra, american staffordshire terrierra, rottweilerra, dogo argentinarra, fila brasileiroa, tosa inua eta akita inua.