Berrizko Merkataritza Eguna antolatu dute zapatu honetarako Berrizko Merkatari Elkarte eta Berrizko Udalak.
Berrizko Merkataritza Eguna antolatu dute zapatu honetarako Berrizko Merkatari Elkarte eta Berrizko Udalak.
Olakueta plazan azoka izango da, goizeko 10:00etatik 20:00etara. Bertan aukera zabala eskainiko dute Berrizko merkatariek; mertzeriak, arropak edo loreak erosi ahal izango dira bertan antolatzaileek adierazi dutenez, prezio onean: \"Aukera oso onak egongo dira\".
Eguerdi partean, herriko hainbat janari dendatan jakiak dastatzeko aukera egongo da. 13:30etik 14:30era hainbat tabernatan ere pintxoak dastatu daitezke. Bestalde, ileapaindegi eta estetika zentroetan tratamendu bereziak eskainiko dituzte.
Antolatzaileek iazkoa errepikatu gura dute: \"Ondo joan zen. Jendea pozik ibili zen eta herritarrek parte hartu zuten\".