Gaur hasi eta uztailaren 24ra arte 154 neska mutikok parte hartuko dute Berrizko Udalak antolatu dituen Udaleku irekietan.
Gaur hasi eta uztailaren 24ra arte 154 neska mutikok parte hartuko dute Berrizko Udalak antolatu dituen Udaleku irekietan.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeak hiru talde nagusitan banatu hainbat ekintzetan hartuko dute parte. Ekintza gehienak Berrizko Learreta-Markina ikastetxean egingo dira, goizeko 9:30etatik 13:30era. Ekimen guztien ardatza euskal mitologia, kondairak eta erdi aroko bizimodua izango dira. Besteak beste, kobazulo bat egin, galtzagorri edota basajaunen jantziak egin, armarri eta diruzorroak diseinatuko dituzte.
Irteera batzuk ere izango dira. Haur Hezkuntzakoak Mungiako Olentzeroren etxera joango dira. Beste irteera batzuk Donostiako akuariumera edo Gorlizko hondartzara body board egitera joango dira gaztetxoak. Lezamara ere irteera egingo dute Athletic-en entrenamendua eta kirol instalazioak ikusteko.
DBHko 14 ikaslek uztailaren 12tik 16rako astean, Gorlizko hondartzan arratsaldero abentura ekintzetan parte hartuko dute.