Udalean euskara sustatzeko plan pilotua

Anboto 2010ko uzt. 1a, 14:07

Ikerketak beharginen arteko egoera informaletan euskara gehiago erabiltzea izan du helburu. Guztira, 21 beharginek hartu dute parte.

Udalak indarrean daukan euskararen erabilera sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aitzindaria egin da udal beharginen artean. Ikerketak beharginen arteko egoera informaletan euskara gehiago erabiltzea izan du helburu. Guztira, 21 beharginek hartu dute parte. Eralan foroaren oinarriak erabiliz egin dute esperientzia, eta EHUko Psikologia fakultateak landu duen hiru saioetako metodologia erabili dute. Lehenengo informazioa eman, gero norberaren esku utzi besteekiko hartu-emanak zelakoak izatea gura duten zehaztea, eta amaitzeko zehaztutakoa praktikara eroan dute. Hasierako hipotesia baieztatu egin dute, eta lan honek emandako emaitzak \"positibotzat\" jo dituzte, izan ere, erabileraren pertzepzioak gora egin du. Datuetan ez ezik iritzi kualitatiboetan ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!