Eguenean Berrizen gertatutako istripuaren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak

Anboto 2010ko eka. 28a, 13:00

Bereziki, Ondarroako noranzkoan zihoan auto bateko gidariaren laguntza eskatu dute ertzainek, ezbeharraren lekukoa izan zela uste baitute.

Bereziki, Ondarroako noranzkoan zihoan auto bateko gidariaren laguntza eskatu dute ertzainek, ezbeharraren lekukoa izan zela uste dute-eta. Ezbehar hartan emakumezko bat zendu zen eta gizonezko batek zauri larriak jasan zituen. Eguenean, goizeko 05:40etan jazo zen BI-633 errepidean, Berrizen. Citroen ZX eta Mercedes Benz E270 auto bik aurrez aurre egin zuten talka Berrizko saihesbidetik zihoazenean. Kolpearen ondorioz, Citroen autoko gidaria, Markinako 22 urteko emakumezkoa, hil egin zen eta beste autoa gidatzen zuen gizonezkoak zauri larriak jasan zituen. Istripua eragin zuten arrazoiak argitzeko asmoz, ezbeharraren lekuko izan ziren pertsonen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Ordu hartan Ondarroara bidean zihoan auto bateko gidaria ezbeharraren lekuko izan zelako ustea dute. Bai bera edota istripuan gertatutakoaren inguruko informazioa duen edonor, Ertzaintzaren Bizkaiko Trafiko Unitatearekin harremanetan jar liteke 94 607 90 34 telefonora deituz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!