Valbona Garitagoitia: "Jaietan ere euskaraz egitera bultzatuko ditugu herritarrak"

Anboto 2010ko eka. 24a, 15:15

Jaietako txupinazoa botako du Valbona Garitagoitiak, AEK-ko bere ikaskideekin batera. Euskara ikasten denbora gutxi eroan arren, sortzez albaniarra den 29 urteko gazte honek gogo itzela erakusten du. Pregoia irakurtzeko urduri dagoela aitortu digu, baina jaietan ez da etxean geratuko.

Jaietako txupinazoa botako du Valbona Garitagoitiak, AEK-ko bere ikaskideekin batera. Euskara ikasten denbora gutxi eroan arren, sortzez albaniarra den 29 urteko gazte honek gogo itzela erakusten du. Pregoia irakurtzeko urduri dagoela aitortu digu, baina jaietan ez da etxean geratuko. AEK-ko ikasleei egokitu zaizue jaiei hasiera ematea. Urduri nago, baina oso pozik ere bai. Izan ere, gauza garrantzitsua da, eta gugan pentsatu dute. [imgd]http://www.anboto.org/images/7800/7866/1.jpg[/imgd] Prestatuta al daukazue pregoia? Zer esango duzue? Bai, testua idatzita daukagu. Etxean daukat eta behin eta berriz irakurtzen nabil, hanka ez sartzeko. Lehen biderra da horrelako zeozer egiten dudana, eta ez dakit zelan irtengo den. Urte gogorra izan da krisiagatik, eta jendeari jaietaz disfrutatzeko esango diogu. Jaietan ere euskaraz egitera bultzatuko ditugu. Noiz hasi zinen AEKn? 2007an hasi nintzen ikasten, baina bigarrenez geratu nintzen haurdun, eta erdizka segitu nuen. Aurten hartu dut berriro; beraz, urte bi egin ditut. Zergatik egin zenuen euskara ikasteko aukera? Hizkuntzak asko gustatzen zaizkit. Gainera, gizona eta bere familia euskaldunak dira, eta bizi naizen herrialdeko hizkuntza menperatzea gustatzen zait. Oraindik asko hobetu gura dut, jendeak hemen egiten duen moduan berba egiteko. Beste hizkuntza batzuetan ere moldatzen zara, beraz. Ingelesa, frantsesa eta italiera nekizkien hona etorri aurretik. Horregatik, errazagoa egin zitzaidan gaztelera ikastea euskara baino. Euskarak ez du loturarik latinetik datozen hizkuntzekin, eta gaitzago egiten da. Baina merezi du... Noski baietz. Asko gustatzen zait, hemengo jendea eta orokorrean Euskal Herria bera gustatzen zaizkidan moduan. Nire ustez, jendeak gehiago berba egingo balu euskaraz, ni lako jendeak errazago ikasiko luke. Nik etxeko laguntza izan dut. Nire ikaskideek ez dute etxean euskaraz berba egiteko aukera izan, eta igartzen da; nik ulermenean abantaila izan dut. Zenbat urte daroazu hemen? Bost urte beteko dira abenduan, etorri nintzenetik. Albania da nire herria, baina Berriz ere nire etxea da; berriztarra naiz. Oso ondo bizi gara hemen. Gainera, albaniarrak eta euskaldunak antzekoak gara familia giroari dagokionez. Zer ekintza ez duzu galduko jaietan? Sardina-janean eta paella txapelketan izango naiz, esate baterako. Umeekin-eta ikusi egin behar, baina ahal bada txosnetatik ere buelta bat egingo dugu gauren batean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!