EKAINAK 25, BARIKUA
-19:00etan Pregoia eta
txupinazoa Udaletxean, Berrizko AEKgaz. Jarraian, jaietako kartel lehiaketako sari-banaketa Udaletxean. Ondoren, sardina-jana.
-19:30etik-20:30era III. Herriko DJ Jaialdia, Elizondo plazan, DJ Roberregaz.
-22:00etan Aretoko dantza ikasleen ekitaldia Kiroldegian.
-23:00etan III. Herriko DJ Jaialdia Elizondo plazan, DJ Roberegaz.
-23:30ean Txosnagunean, kontzertua: Tres41, Estricalla eta Dinero.
EKAINAK 26, ZAPATUA (Koadrilen Eguna)
-11:00-14:00 eta 16:30-19:00 Elizondotik Olakuetarainoko trena, Berrizko Merkatari Elkarteak
antolatuta.
-14:00etan Paella lehiaketa, Udaletxeko lorategian.
-17:00etan Karta Joko Lehiaketa: mus, tute eta briska. Izen-ematea 16:30etik 17:00etara.
-17:30etan Gorriti eta animaliak, Elizondo plazan.
-19:30etan Herriko Igel Txapelketa.
-20:00etan San Pedro eta Santa Isabel II. Frontenis Txapelketa, Kiroldegian.
-22:30ean Erromeria Beste Bat taldeagaz.
-23:30ean Kontzertua eta
erromeria: Esne Beltza eta Trikizio.
-24:00etan Bolo Txapelketa.
EKAINAK 27, DOMEKA
-11:30ean Antzinako auto eta motor erakusketa, Udaletxeko lorategian. Euskal erromeria.
-12:00etan Kalejira hasiko da Olakuetan, trikitilariekin eta Bilboko gaita-jotzaileekin.
-13:00etan Elizondon, euskal dantza eta larrain dantza erakustaldia. Herri bazkaria udaletxeko lorategian.
-16:30ean Euskal erromeria Ansorregi taldeagaz. Berrizko Oizpe Pilota Elkartearen VIII. Txapelketako finalak, 4 1/2an, Olakueta frontoian.
-18:30ean Erlojupeko igoera Olakuetatik Elizondoraino.
-22:00etan Sun Magoak 'Sunkers' ikuskizun magikoa aurkeztuko du Txosnagunean.
EKAINAK 28, ASTELEHENA
-11:30ean Umeentzako ohiko jolasak. Eskolako patioan.
-18:00etan Poxpolo eta Konpainia pailazoak, Txosnagunean.
-19:00-20:00 Lisker musika taldeagaz dantzaldia Elizondo Plazan.
-20:00etan Donien Atxa eta 'Dantzari dantza' entsegua.
-22:30ean Lisker musika taldeagaz dantzaldia, Elizondo plazan.
EKAINAK 29, MARTITZENA
(San Pedro Eguna)
-11:00etan Margo lehiaketa umeentzat.
-12:00etan Meza nagusia. Ondoren Dantzari Dantza.
-18:00etan Bizikleta martxa herrikoia, Udaletxe aurrean hasita.
-19:00etan Bertso saioa, balkoitik balkoira, Elizondo plazan. Bertsolariak: Miren Amuriza, Gorka
Lazkano eta Igor Elortza.
-20:00etan Dantzari dantza.
-21:00etan Luhartz musika taldeagaz dantzaldia, Elizondo plazan.
EKAINAK 30, EGUAZTENA
-11:30ean Gazteentzako Tribiala. 12 urtetik gorakoentzat.
Udaletxeko lorategian. Iturritza kalean (leku berrian) Ping-Pong , Xake eta Dama Txapelketa. 16 urtetik beherako gazteentzat.
-17:30-19:30 Herri jolas eta jokoak Kulki taldeagaz, Udaletxeko parkean.
-18:00etan Udaletxeko parkean, guztiontzako Tiragoma Txapelketa.
-19:00etan Herriko igel txapelketa 16 urtetik beherako gazteentzat.
-20:00etan Tortilla Lehiaketa. Tortillak Udaletxe sarreran aurkeztu behar dira. 18 urtera artekoentzat. Kategoria 2: 10 urtetik 14ra bitartean, eta 15 urtetik 18ra.
-21:30ean DJ Xaibor. Musika eta jaia.
-22:30ean Gazteentzako bolo txapelketa. 18 urtetik beherakoentzat.
-23:00etan Bits jaia.
UZTAILAK 1, EGUENA
-12:00-13:30 /16:00-19:00
Umeentzako jolas parkea eskolako patioan eta Elizondo plazan.
UZTAILAK 2, BARIKUA
(Santa Isabel Eguna)
-12:00etan Meza nagusia eta Dantzari dantza.
-14:00etan Jubilatuentzat bazkaria. Bazkalostean, musika Kiroldegian.
-18:00etan Txosnagunean umeentzako erromeria paregabea. 'Parranda' Deabru Beltzak taldeagaz.
-19:00etan Udako Pilota Txapelketako finalak.
-20:00etan Dantzari dantza. Tortilla lehiaketa Udaletxeko lorategian.
-22:30ean Drindots musika taldeagaz dantzaldia Elizondo plazan.
-23:00etan Su artifizialak.
-23:20ean Drindots musika taldeagaz dantzaldia Elizondo plazan.