Gaur emango diete jaiei hasiera Berrizen, Udaletxean. Txupinazoa jaurtitzen dutenean kartel lehiaketako sari-banaketa egingo dute.Egitaraua
Gaur emango diete jaiei hasiera Berrizen, Udaletxean.
Berrizko AEK-ko ikasleek pregoia botatzeko ardura izango dute aurten. Txupinazoa jaurtitzen dutenean kartel lehiaketako sari-banaketa egingo dute. Kartel irabazlea Asier Virumbralesen Txilinak da. Jai batzordeak azaldu duenez, erromeria jaia berreskuratu gura izan dute aurtengo egitarauan. Beraz, dantzan egiteko aukera ugari izango da Berrizen.
Antolatzaileen berbetan, jai herrikoi eta parte-hartzaileak prestatzeko ahalegina egin dute. Gaineratu dutenez, paella lehiaketa osteko bazkarian 1.100 lagun apuntatu dira.
Donien atxa jasotzea eta Dantzari Dantza entsegua ekainaren 28an egingo dituzte. Saioa ekainaren 29an eta ekainaren 1ean, eguerdiko 12:00etako mezaren ondoren eskainiko dute dantzariek. Egunotan, arratsaldetan emanaldiak eskainiko dituzte. Balkoitik balkoira bertso saioan, ekainaren 29an Miren Amuriza, Gorka Lazkano eta Igor Elortza arituko dira.