22 urteko neska bat hilda eta gizonezko bat larri zaurituta, eguen goizaldean izandako istripuan

Anboto 2010ko eka. 25a, 08:00

Eguen goizeko 05:40 aldean jazo zen auto istripua Berrizko saihesbidean. Aurrez aurre talka egin zuten bi kotxek, eta 22 urteko neska markinar bat hilik suertatu zen. 59 urteko berriatuarra da larri dagoena, Galdakaoko ospitalean.

Eguen goizeko 05:40 aldean jazo zen auto istripua Berrizko saihesbidean. Aurrez aurre talka egin zuten bi kotxek, eta 22 urteko neska markinar bat hilik suertatu zen. 59 urteko berriatuarra da larri dagoena, Galdakaoko ospitalean. Herrizaingo sailak jakin eragin duenez, ikertzen dabiltza istripuaren zergatia argitzeko, baina oraindik ez dakite zelan gertatu den. Neska gaztea Citroen ZX batean zihoan, eta gizona Mercedes Benz E270 batean. Istripuaren berri izan eta segituan abiatu ziren bertara ertzainak, baita suhiltzaileak ere. Emakumea erreskatatu zuten, baina zauri larriak izan zituen, eta hil egin da. Gizona larri zaurituta eraman zuten Galdakaoko ospitalera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!