Lapurreta izan zen domekan Baserri Tresnak enpresan

Anboto 2010ko eka. 22a, 07:30

Hainbat makina ostu zituzten lapurrek; telefono linea moztu zuten alarmarik ez pizteko.

Hainbat makina ostu zituzten lapurrek; telefono linea moztu zuten alarmarik ez pizteko. Domeka gauean izan zen lapurreta ekintza hori. Erakusleihotik sartu ziren, kristala apurtuta. Tresneria ugari atera ei zuten, belarra eta sasi-mozteko makinak tarteko. Enpresan alarmarik ez pizteko, telefono linea moztu zuten; izan ere, enpresako arduradunek azaldu dutenez, alarma telefono bidez zuten konektatuta. Inguruko pabilioi ugari ere linea barik utzi zituzten horrela. Makina guztiak enpresaren atzeko partetik atera zituzten, inor ez konturatzeko moduan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!