Jabier Azpitarte Berrizko alkateak adierazi duenez, \"aisialdirako gune zabala egongo da eta bertan 500 metro karratuko estaldura ipiniko dugu\".
Jabier Azpitarte Berrizko alkateak adierazi duenez, \"aisialdirako gune zabala egongo da eta bertan 500 metro karratuko estaldura ipiniko dugu\". Estaldura erdialdean gardena izango eta horrek argitasuna emango dio guneari.
Patioa handitzeko lanak orain hilabete hasi eta Azpitartek adierazi duenez, \"urtarrila- otsailean amaituko dituzte\". Lehenengo fasean sarbideak egingo dituzte, eta inguruan hesia ipiniko dute. Aisialdi- gune hau \" eskola orduetan eskolako ikasleek erabiliko dute, baina eskola orduetatik kanpo herritarrentzako\" gune izango dela dio Azpitartek.
Bestalde, eskola barruan dagoen \"txapela\" deitzen dioten patioa berriztu, eta hiru urteko haurrek erabiltzeko planeta eta sateliteen jolas gune bat egingo dute. Jabier Azpitartek azaldu duenez, \"udan lan honi emango zaio lehentasuna kurtso hasierarako bukatuta egoteko\". Eskolako patioa handitzera 520.000 euroko inbertsioa bideratuko dute.