Kultur arteko topaketaren bosgarren edizioa burutu zuten domekan Berrizen, eta hainbat lagun elkartu ziren jai giroan.
Kultur arteko topaketaren bosgarren edizioa burutu zuten domekan Berrizen, eta hainbat lagun elkartu ziren jai giroan.
Bazkaria, musika eta lagun giroa nagusitu ziren Berrizko kultur arteko topaketan. Harrera ona izan zuen ekimenak; berriztar guztientzat zegoen egina gonbidapena.
Goizean Henna tailerra, Moldova musika taldearen emanaldia, Errumaniako jantzi tradizionalen desfilea eta Errumaniari buruzko erreportajea ikusteko aukera egon zen. Eguerdian hainbat kulturatako jakien dastaketa egon zen, batez ere, Errumaniako gastronomia. 14:00etan bazkari herrikoia egin zuten eta arratsaldean musika eta dantzekin gozatu zuten bertaratutakoek.