\"Euskal Herriko Mendiak\" izeneko lana izan da irabazlea; Berrizburun dagoen frontoietako hormarako aurkeztu duen muralean mendi tontorrak eta basoa irudikatu ditu.
\"Euskal Herriko Mendiak\" izeneko lana izan da irabazlea eta bere egilea Aratz Azpiri Maortua izan da. Durangarra da, 25 urte ditu eta Arte Ederretako ikaslea da.
Berrizburun dagoen frontoietako hormarako aurkeztu duen muralean mendi tontorrak eta basoa irudikatu ditu. Lekua ezagututa, frontoiaren atzeko paisajearekin bat datorren irudia egin du egileak. Honela, 3.000 euroko saria eskuratu du Azpirik, eta orain lau hilabeteko epea izango du paperean aurkeztutakoa horman irudikatzeko.
Berrizko Udalak lehenengoz antolatu du Mural Lehiaketa. Guztira zazpi lan aurkeztu dira. Lehenengo herritarrek gustukoena aukeratzeko modua izan dute. Eta azkenik, boto gehien zuten hiru lanen artean epaimahaiko batek erabaki du zein den lan irabazlea.