'Kirolari ateak zabalik' jardunaldia gaur

Anboto 2010ko eka. 6a, 09:00

\'Kirolari ateak zabalik\' jardunaldia antolatu dute Berrizen gaurko. Kirola egiteko ohitura piztea da ekimen honen helburua.

\'Kirolari ateak zabalik\' jardunaldia antolatu dute Berrizen gaurko. Kirola egiteko ohitura piztea da ekimen honen helburua. Goizean hainbat kirol egiteko aukera egongo da, futbola, pilota, saskibaloia,spinning-a,... Mendia gustuko dutenentzat Urbiarako mendi irteera antolatu dute eta goizeko 08:30ean abiatuko dira autobusez. Gainontzeko ekintzak goizeko 10:00etan hasiko dira, orduro eta ordu erdiro, kiroldegian, pilotalekuan eta futbol zelaian. Bizkaiko beste herri batzuetan ere antolatzen da \'Kirolari ateak zabalik\' jardunaldia. Bizkaian parte hartzen duten guztiek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako zozketan parte hartu dezakete eta banatzen diren 116 sarietako bat eskuratzeko aukera izango dute. Horien artean, bidaiak, Eusko Label produktuak eta otzarak izango dira. Zozketa, astelehenean, ekainaren 7an, egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!