Asier Virumbralesek irabazi du jaietako kartel lehiaketa

Anboto 2010ko mai. 26a, 16:24

Berrizko Asier Virumbrales Amenabarrek irabazi du Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Berak eskuratu du 300 euroko lehen saria.

Berrizko Asier Virumbrales Amenabarrek irabazi du Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Berak eskuratu du 300 euroko lehen saria. \"Txiliñak\" izenburupean aurkeztu du kartela. Irudiko elementu nagusietako bat txilinak dira hain zuzen ere, txilinak eramaten dituen lagunaren zain dauden dantzariekin batera. Aurten, guztira, 12 lan aurkeztu dira. Iaz bederatzi aurkeztu ziren. [img]http://www.anboto.org/images/7600/7668/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!