Libre geratu da Koldo Mendez

Anboto 2010ko mai. 26a, 13:34

Berrizko PSEko zinegotzia atzo atxilotu zuten Bilbon, Felipe Printzeari eta Letizia Ortizi ustez irainak egitea egotzita. Gaur goizaldean askatu du Ertzaintzak.

Berrizko PSEko zinegotzia atzo atxilotu zuten Bilbon, Felipe Printzeari eta Letizia Ortizi ustez irainak egitea egotzita. Gaur goizaldean askatu du Ertzaintzak. Espainiako Felipe Printzea eta Letizia Ortiz bere emaztea Bilbora etorri ziren atzo, gazteak lan munduan sartzen bultzatzeko Fundación Novia Salcedok antolatzen zuen ekitaldi batean parte hartzera. Koldo Mendez, Berrizko PSEko zinegotzia, bere bilobagaz joan zen Bilbora, eta ekitaldia hastera zihoala, \"monarken kontrako irainak eta errepublikaren aldeko aldarriak egin zituen\", Ertzaintzak eta agentziek azaldu dutenaren arabera. Gainera, identifikatzeari uko egin ei zion. Beraz, bere kontrako karguak Errege-etxearen aurkako irainak botatzea eta autoritateari erresistentzia egitea dira. Gaur goizaldean utzi dute aske.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!