Zaborren kudeaketa ezbaian

Anboto 2010ko mai. 27a, 10:10

Mahai-ingurua antolatu dute gaurko, eta adituak izango dira bertan.

\'Berriz maite dugulako\' plataformak zaborraren kudeaketaren inguruan hausnartzeko erakusketa eta mahai-ingurua antolatu du. Gaurko mahai-ingurua antolatu dute, eta adituak izango dira bertan; Izaskun Txintxurreta Usurbilgo ingurumen teknikaria, atez ateko zabor bilketaz arituko da; Eguzkiko Juan Mari Bildarrain erraustegien onura eta kalteen inguruan, eta Francisco Sainz EHNEkoa konpostatzeaz. Gorka Camara hirigintza zinegotziak azaldu duenez, \"helburua jendea informatu eta alternatibak eskaintzea da\". Mahai-inguruan \"ondorioak atera daitezke, eta interesgarriak badira hirigintza sailera eraman\". Erakusketa ekainaren 5era arte egongo da Probalekuan; bertan gaur egungo zaborraren kudeaketa eta alternatiba posibleak erakusten dituzte: zabor gutxiago sortu eta konposta, esaterako. Bariku eta zapatuetan bideo-emanaldiak izango dira. Prestatu duten bideoa ikusteko:bideoa [img]http://www.anboto.org/images/7600/7624/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!