Gorka Camara Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, \"igogailuak eraikinaren kanpotik ipintzeko herritarren hainbat eskaera jaso ditugu, eta irizpideak ipintzea beharrezkoa zen\".
Igogailurik ez duten etxe zaharretan igogailua ipintzeko irizpideak aho batez onartu zituzten eguazteneko Ohiko Bilkuran.
Gorka Camara Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, \"igogailuak eraikinaren kanpotik ipintzeko herritarren hainbat eskaera jaso ditugu, eta irizpideak ipintzea beharrezkoa zen\".
Beraz, posible den guztietan igogailua eraikinaren barrualdean kokatuko da. Ezin bada, kanpoaldean ipiniko dute, beti ere, ezaugarri hauek betez: eraikinak inguruan lursail pribatua izango balu, bertan ipiniko litzateke. Ez balego, ez du espazio publikoan pasatzea oztopatu behar; horrela balitz, komunitateak pasabidea egokitu beharko luke. Estetika irizpideak kasuan kasu aztertuko dituzte.