Andikoako Asentzio jaiak asteburuan

Anboto 2010ko mai. 14a, 11:00

Andikoako Asentzio jaiak zapatu honetan hasten dira, donien atxaren jasotzeagaz.

Andikoako Asentzio jaiak zapatu honetan hasten dira, donien atxaren jasotzeagaz. Domekan, Asentzio Egunean, 11:00etan meza nagusia egongo da, eta 11:45ean Berrizko Iremiñe taldeko dantzariak ikusteko aukera. 12:30ean hiru segalariren arteko lehiaketa mundiala, bakoitza korrikalari eta animalia batek lagunduta. Giroa alaitzen, auzoko trikitilariak ibiliko dira. Arratsaldean, berriz, 17:30ean, asto-zaldi probak; Suetzako astoa eta Gaizkaren zaldi pinttoa nor gehiagoka arituko dira. Proba ondoren, bolo-joko txapelketa izango da; parte hartu gura dutenek hiru euro ordaindu behar dute izena ematean. Irabazleak 42 euroko saria irabazi dezake. Datorren zapatuan, auzotarren afaria egongo da, bertsolari eta trikitilariekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!