Udan ume sahararrak etxean hartzeko kanpaina martxan dago dagoeneko

Anboto 2010ko mai. 8a, 12:00

Oporrak bakean\', ume sahararrak udan hartzeko kanpaina martxan jarri du Berrizko Udalak.

Oporrak bakean\', ume sahararrak udan hartzeko kanpaina martxan jarri du Berrizko Udalak. Umeak etxean hartuko dituzten familiek Udaleko Gizarte Ongizate Sailean eman beharko dute izena. Oraingoz lau familiak parte hartuko dute ekimenean, baina oraindik ekainera arte interesatuta daudenak badute izena emateko aukera. Dagoeneko, kanpainaren berri ematen duen eskuorria etxerik etxe banatu dute. Bi hilabeteko egonaldia egingo dute Berrizen ume sahararrek. Etortzean harrera beroa egiten zaie, eta udara begira pare bat irteera antolatzen du Udalak, familia guztiek hartu-eman estuago izateko. Egonaldi honek haurrei \"bizi gehiago\" ematen diela adierazi dute antolatzaileek. Bestalde, umeak etortzean beti azterketa medikoa egiten zaie izan ditzaketen arazoak konpontzeko. Aurten, gainera, Zain taldeak ere parte hartu zuen kanpainan, joan zen astean konzertu bat eskainiz, eta Tinduf errefuxiatu kanpamenduetako argazkien erakusketa ere izan zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!