Orlan Isoird Berrizko EAJren alkategai

Anboto 2010ko api. 20a, 10:14

Orlan Isoird aukeratu du EAJk datorren Udal hauteskundeetako Berrizko zerrendaburu, gaur egungo alkate Jabier Azpitarte beharrean. Isoird gaur egungo alkateordea da, eta Gobernazio eta kontuen komisioko presidentea.

Orlan Isoird aukeratu du EAJk datorren Udal hauteskundeetako Berrizko zerrendaburu, gaur egungo alkate Jabier Azpitarte beharrean. Jose Miguel Apraiz juntako presidenteak azaldu duenez, joan zen egueneko batzarrean \"gehiengoak\" babestu zuen Orlan Isoirden hautagaitza; \"batzarrera heldu zen hautagaitza bakarra\". Durangaldeko gainontzeko herri gehienetan aho batez onartu izan dira hautagaitzak; Berrizen erabakiak ez du osotasunik lortu. Orlan Isoird gaur egungo alkateordea da, eta Gobernazio eta kontuen komisioko presidentea. Joan zen legegintzaldian kultura arloko zinegotzi izan zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!