Gaur hasiko da ardo dastaketa ikastaroa

Anboto 2010ko api. 19a, 09:41

Maiatzaren 10era arte, astelehenero egingo dituzte saioak. 25 lagunek eman dute izena doako ikastaro honetan.

Maiatzaren 10era arte, astelehenero egingo dituzte saioak. 25 lagunek eman dute izena doako ikastaro honetan. Astelehenero, 18:00etatik 20:00etara garatuko da ikastaroa kultur etxean. Guztira, lau saio izango dira: lehenengo saioan, ardo zuria, beltza eta gorriaren arteko desberdintasunak erakutsiko dituzte; bigarren saio baten urteko ardoa, kriantza eta erreserbaren arteko diferentziez berba egingo dute; hirugarren eta laugarren saioetan txakolina eta jatorri diferenteetako ardoak dastatzeko aukera izango dute partaideek. Ikastaroa doakoa izango da eta euskaraz eskainiko du Ana Larrañaga enologoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!