Berrizburu parkearen urbanizazioa geldi dago Garbiker enpresak lehen zegoen zabortegi zaharraren gaina isolatu eta zigilatu arte.
Berrizburu parkearen urbanizazioa geldi dago Garbiker enpresak lehen zegoen zabortegi zaharraren gaina isolatu eta zigilatu arte.
Jabier Azpitarte Berrizko alkateak azaldu duenez, \"Garbikerren klausura proiektua Eusko Jaurlaritzan dago orain urte bete Ingurugiro sailaren on iritziaren zain\". Lanek urte beteko atzerapena dute eta Gorka Cámara Hirigintzako zinegotziak azaldu bezala \"2011an martxan jartzea aurreikusten dugu\", beraz lan guztiak bukatzeak \"luze joko du, nahi genukeena baino luzeago\".
Momentuz, Udalak bi frontoi eraiki ditu; bat horma bikoa eta bestea batekoa, baina herri kirolen gunea Garbikerrek egingo du estaldura eta zigilua egin ondoren. Horrekin bukatzean Udalak gunearen urbanizazioa sarbide eta aparkalekuak eraikiko ditu.
Zabortegia 2008ko urtarrilean itxi zuten eta lanak bukatzean Jabier Azpitarte alkateak azaldu bezala, \"bi hektareako lautada eta malda zabalean aisialdirako berde gunea irabaziko dugu, oinez edo bizikletaz ibiltzeko ibilbide askorekin\". Herri kirolen gunea, adin eta umeentzako tokia eta ortu ludikoa ere egongo da.