Mural Lehiaketa antolatu dute, frontoiko hormako irudia aukeratzeko

Anboto 2010ko api. 11a, 12:00

Berrizko Udalak Berrizburu futbol zelaiaren aurrean dagoen frontoiko horman irudi bat egiteko aire zabaleko I. Mural Lehiaketa antolatu du.

Berrizko Udalak Berrizburu futbol zelaiaren aurrean dagoen frontoiko horman irudi bat egiteko aire zabaleko I. Mural Lehiaketa antolatu du. Gaia eta teknika librea da, baina muralak kanpoaldean joango direnez, proiektuak lanen iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatu behar dituela jakinarazi du Udalak. Artistek maiatzaren 14rako Udaletxean edo Kultura Etxean zirriborroa aurkeztu beharko dute. Lan irabazlearen aukeraketa egiteko herritarrei iritzia eskatuko zaie. Horretarako, erakusketa egingo dute maiatzaren 17tik 31ra bitartean. Gero, epaimahai espezializatu batek boto gehien izan dituzten hiru lanen artetik aukeratuko du mural irabazlea. Saria: 3.000 euro. Horretaz gain, Udalak beste hiru lehiaketa antolatu ditu; XI. Kaleko Pintura Lehiaketa apirilaren 24an egingo dute, eta 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Gaia eta teknika librea izango dira, eta goiz bateko lehiaketa da. Irabazlearen izena egunean bertan emango du epaimahaiak Kultur Etxean. Hiru sari nagusi emango dira eta lehenengo sailkatzen den berriztarrarentzat sari berezia. Jaietako Kartel Lehiaketa ere egingo dute, eta parte hartu gura dutenek lanak maiatzaren 14rako Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte. Azkenik,datorren urteko eskola agendaren azalak diseinatzeko lehiaketa: 12 eta 16 urteko gazteek maiatzaren 14rako aurkeztu behar dituzte lanak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!