Domekan ere spinning egiteko aukera Berrizburun

Anboto 2010ko mar. 27a, 10:00

Igandean ere ekiozu kirolari lelopean Berrizburu kiroldegiak aukera eman gura die berriztarrei, domekan ere kiroldegia erabili eta kirola egiteko.

Igandean ere ekiozu kirolari lelopean Berrizburu kiroldegiak aukera eman gura die berriztarrei, domekan ere kiroldegia erabili eta kirola egiteko. Antolatuko dituzten ikastaroak 45 minutukoak izango dira. Jendeak nola erantzuten duen ikusteko spinning saio arinak egingo dituzte biharko. Lehenengo saioa 10:45ean izango da, bigarrena 11:45ean eta azkena 12:45ean. Ekimenak erantzun ona izanez gero, hilean behin, domekan kirola egiteko aukera eskainiko dute, eta eskaerak egonez gero era honetako saioak behin baino gehiagotan antolatzeko asmoa dute. Spinningaz gainera, beste kirol mota batzuekin ere saiatzeko asmoa daukate. Izena-ematea, domekan 10:00etatik aurrera izango da. Ikastaroetan parte hartzeko derrigorrezkoa da oinetako, arropa eta toalla eramatea. Ikastaroaren prezioa 1,50 eurokoa da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!