"Udalaren aurrekontuak ulerterrazagoa beharko luke"

Anboto 2010ko mar. 22a, 10:20

Berrizko Udalaren 2010. urteko aurrekontuen inguruan ezker abertzaleak bere iritzia jakitera eman du, \"aurkeztu dugun emendakina\", hau da, zinegotzien dieten kopurua erdira jaistea, ez zen udalbatzarrean onartu.

Berrizko Udalaren 2010. urteko aurrekontuen inguruan ezker abertzaleak bere iritzia jakitera eman du, \"aurkeztu dugun emendakina\", hau da, zinegotzien dieten kopurua erdira jaistea, ez zen udalbatzarrean onartu, eta ezker abertzaleak adierazi duenez, \"harrituta geratu gara krisiak herritar askori ezartzen dion egoera larri honen aurrean PNVk, PSEk eta EAk azaldu duten ardurabakokeriagaz\". Ezker abertzaleak jakitera eman duenez, \"udalbatzarrean argitu genuen legez, guri tokatzen zaigun partea, 15.360 euro, langabeziari aurre egiteko erabiliko dugu\". Bestalde, ezker abertzaleak azaldu duenez, \"Udalaren aurrekontuen eztabaidan herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela deritzogu\"; horretarako, \"informazioa modu sinplean\" eman behar ei da eta \"aurrekontuak Udalak egiten duen gestioaren adierazle bilakatu\". \"Aurrekontuak ulerterrezagoak\" izan beharko liratekeela adierazi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!