1991tik 2007ra arte Berrizko alkatea izandakoak, Antonio Menchada saria jaso zuen eguenean Bilboko Foru Aldundiaren egoitzan.
Rosa Mari Ostogainek, 1991tik 2007ra arte Berrizko alkatea izandakoak, Antonio Menchada saria jaso zuen eguenean Bilboko Foru Aldundiaren egoitzan.
Rosa Mari Ostogain Berrizko alkate zenean lan handia egin zuen gizarte eta kultur arloko proiektuetan, aipagarrienetako batzuk gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren arloa sortu izana, %0,7ko diru-atala garapen bidean zeuden herrietara bideratzea edo Euskal fondoaren proiektua –Saharar herria laguntzen duena– dira. Antonio Menchada sariek elkartasuna saritzen dute 1994. urtetik.
Aurten, esparru horretan lanean dabiltzan lau pertsonari, Euskadi Txirrindularitza Fundazioari eta Gorabide elkarteko bolondresei eman diete.