\"Añeketan\" izeneko emakumeentzako lasterketa antolatu dute Berrizen martxoaren zazpirako.
\"Añeketan\" izeneko emakumeentzako lasterketa antolatu dute Berrizen martxoaren zazpirako.
Lehenengoz antolatu dute ekitaldi hori, eta parte hartu gura duten emakume guztiei zabalik dago; ez dago adin mugarik, izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, \"gazteek eta nagusiek parte hartzea garrantzitsua da\". Izena emateko epea zabalik dago, eta parte hartu gura dutenek Udaletxean eman behar dute izena, baina egunean bertan ere badago aukera lasterketa hasi aurretik. Hala ere, antolatzaileek azaldu dutenez, \"hobe da izena aurretik ematea, dortsalak zenbatzeko\".
\"Añeketan\" lasterketa martxoaren 8ko egitarauan sartuta dago, doakoa da eta emakumeak batu eta emakumeen aldarrikapenak plazaratzea da asmoa. Lasterketa Berrizburu futbol zelaian hasiko da eguerdiko 12:00etan, eta gero luntxa egingo dute. Hiru sari sinboliko egongo dira; lasterketa irabazten duenarentzat, parte-hartzailerik zaharrenarentzat eta gazteenarentzat.
Berrizko emakumeek Emakumeen Mundu Martxagaz bat egingo dute horrela.