LAB sindikatuak deituta kontzentrazioa egin zuten astelehenean Berrizen, barikuan izandako lan istripuaren harira.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7100/7122/1.jpg[/imgd] \"Lan istripu gehiagorik ez! Aski da!\" lemapean batu ziren astelehen goizean hainbat langile, barikuan izandako lan istripua zela-eta. Tren pasabidean jazo zen gertakaria, Donostiatik Bilbora zihoan trenak 53 urteko gizon bat harrapatzean. Hil egin zen bertan.
Langilea errepideko zirkulazioa kontrolatzen zebilen, antza denez.