Adinekoei zuzendutako autoestimu ikastaroak antolatu dituzte Berrizen. Datorren eguenean dute azken saioa, eta parte hartu gura duenak hirugarren adinekoen egoitzara jo beharko du.
Adinekoei zuzendutako autoestimu ikastaroak antolatu dituzte Berrizen. Datorren eguenean dute azken saioa, eta parte hartu gura duenak hirugarren adinekoen egoitzara jo beharko du.
Marisa Bouzas arduradunetako batek adierazi duenez, \"adinekoen autoestimuaz gabiltzanean hiru aspektuk eragiten dute, batez ere; osasun faltak, formazio faltak eta kulturak: gaur egun telefono mugikorrik ez daukana edo ordenadorerik ez darabilena atzean gelditzen da\". Ikastaroetan hiru arlo horiek landu eta aholkuak ematen dituzte. Bouzasek dio ahal den neurrian eguneroko egitekoetan \"norbere autonomia mantendu\" behar dela, eta \"gure mugak ezagutu eta onartu behar ditugula\".