Ostiralean, goizeko 10:00ak bueltan izan zen istripua, Eitua poligono inguruko pasabide batean.
Ostiralean, goizeko 10:00ak bueltan izan zen istripua, Eitua poligono inguruko pasabide batean.
Euskotrenen Eibar-Durango linea egiten zebilen tren batek 53 urteko gizon bat harrapatu zuen Berrizen, eta laguntza heldu zenerako ezin izan zuten ezer egin beragatik. Oraindik ez dago argi zein izan den istripuaren arrazoia.
Tren zerbitzua ordubetez moztuta egon zen, eta 11:00ak aldera berriro martxan ipini zuten, Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez.