Irati Plan Estrategikoa, 2010-2012rako euskaraz plan estrategikoa da. Euskararen erabilera bultzatzeko bigarren plan hori aho batez onartu zuten eguazteneko ohiko bilkuran.
Irati Plan Estrategikoa, 2010-2012rako euskaraz plan estrategikoa da. Euskararen erabilera bultzatzeko bigarren plan hori aho batez onartu zuten eguazteneko ohiko bilkuran.
Iaz kale neurketa egin zuten, eta ateratako datuen arabera, Berrizen euskararen erabilera orokorrean %27koa da. Karmen Amezua ezker abertzaleko ordezkariak adierazi duenez,\"badirudi erabilera zer edo zer igo dela, baina teorikoki herri euskalduna izateko datu hori baxua dela pentsatzen dugu, eta bultzatzeko neurriak hartu ditugu plan honetan\".
Batez ere, hutsune nabarmenenenak gazteria eta kirolaren esparruan aurkitu daitezke. Izan ere, datuen arabera euskararen erabilera %5ekoa da kirol jardueratan; \"badirudi kirola eta euskara ez daudela oso lotuta, eta eskola eta institutuan ere erabilera baxua da\", dio Amezuak. Beraz, arlo hauetara bideratuko dituzte, batez ere, euskara bultzatzeko ekintzak.
Dagoeneko kirolaren esparruan lanean hasi dira, Koikili Athleticeko jokalariagaz, euskarazko deskribapenak egiten ikasteko ikastaroa antolatu zuten. Kirolaren esparru osoa izango dute kontutan, nagusiena bai, baina baita umeena ere. Helburuak markatu eta ekintza zehatzak antolatuko dituzte, beste herri batzuekin ere kontaktuan daude euskararen erabilera bultzatzeko zer egin daitekeen adosteko.
Hartutako neurrien artean, kartelak, errotuluak –hau da, kirolaren arloko hizkuntza paisaia– euskaratu dute dagoeneko. Bestalde, futbolean euskaraz dakiten entrenatzaileak egotea bultzatuko dute, eta kirola egitera bultzatzen duen publizitatea euskaraz egitea da hartutako neurrietako bat. Lantzen dabiltzan ekintzak ere ildo hori jarraituko dute.
Kirolaz gainera, beste bederatzi esparrutan bultzatuko dute euskara erabiltzea; lan mundua, administrazioa, aisialdian...