Irudi korporatiboa aho batez onartu dute

Anboto 2010ko ots. 11a, 10:38

Irudi korporatiboa B distortsionatu bat da, Jabier Azpitarte berrizko alkateak adierazi duenez, Berriz irudikatzen du baina baita berrizen izaera irekia ere eta \"izan dena, garena eta izango garena\".

Berrizko Udaletxeko irudi korporatiboa aho batez onartu dute aste honetan izandako ohiko bilkuran, zehazkiago, irudi korporatiboaren erabilera zehazten den eskuliburua argitaratzea onartu dute. Irudi korporatiboa B distortsionatu bat da, Jabier Azpitarte berrizko alkateak adierazi duenez, Berriz irudikatzen du baina baita berrizen izaera irekia ere eta \"izan dena, garena eta izango garena\". Gainera, Berriz, B forma horrek islatzen duen positibitasunarekin lotu gura izan dute.Landare baten itxura izan dezakeela ere aipatu du alkateak. Irudiak oinarri berdea du, kolore hori berrizko ezaugarria dela, esan du Azpitartek, \"berdez inguratuta gaudelako eta udalak ingurugiroarekiko duen sentsibilitatea ere adierazi nahi izan dugu irudi korporatiboan\". B distortsinatua, sentsazioa positiboa edo landare baten itxura,\"Anagrama ikustean bakoitzari era bateko sentimendua sortuko dio, ez da irudi itxi bat sugeritu egiten da\"eta hori ere azpimarratu nahi dela adierazi du alkateak. Irudi korporatiboa berehala Berrizko Udalarekin identifikatzea nahi dutela adierazi du Javier Azpitarte Berrizko alkateak. \"Udaleko edozein ekintza, aktibitate edo dokumentu\". Hilabete baten inguruan Irudi korporatiboa sobre azaletan, udaleko dokumentuetan ikusiko dugu, paperean erabiliko da lehenengo, baina apurka-apurka polikiroldegi, kultur etxe eta Udalak dituen ibilgailu guztietan jarriko dute. Erabilerari dagokionez, oinarrizko ezaugarri batzuk errespetatu behar dira, kolorea, tamaina, forma esaterako. Irudi korporatiboa anagrama eta logoak osatzen dute. Bi elementuek banatuta edo elkarrekin erabil daiteke. Beti ere onartutako eskuliburuan azaltzen diren ezaugarriak errespetatuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!