Agirrebeitia zazpigarren izan da Munduko Kopako proban

Anboto 2010ko ots. 10a, 10:15

Jon Agirrebeitia berriztarrak Enduroko Munduko Kopako proba batean parte hartu zuen asteburuan Italiako Luca herrian. Lan aparta osatu eta zazpigarren geratu da: \"Neuk ere ez nuen espero hain aurrean ibiltzerik\", aitortu du.

Jon Agirrebeitia berriztarrak Enduroko Munduko Kopako proba batean parte hartu zuen asteburuan Italiako Luca herrian. Lan aparta osatu eta zazpigarren geratu da: \"Neuk ere ez nuen espero hain aurrean ibiltzerik\", aitortu du. Goizean sailkapen lasterketa egin zuten. Guztira 30 motor gidari sailkatuko ziren arratsaldeko zirkuitura. Agirrebeitiaren helburua arratsaldeko saiorako sailkatzea zen eta lortu zuen: 20. amaitu zuen goizeko proba. [imgd]http://www.anboto.org/images/7000/7049/1.jpg[/imgd] Arratsaldeko ibilbidea \"oso gogorra\" zela esan digu: \"Hasiera txarra eman nion eta lasterketa osoan atzetik aurrera ibili nintzen\". Zirkuituari hiru itzuli eman behar zizkioten eta lasterketan segitzeko beharrezkoa zen helmugan liderrrarengandik orduerdira baino gutxiagora pasatzea. Lehenengo itzuli bietan lortu zuen, baina hirugarrenean ez, eta orduantxe jaitsi zen motorretik. Hala ere, zazpigarren geratu da. Lasterketa amaitzea motorista bik bakarrik lortu dute: probak irabazi zuen Dougie Lampkim —12 bider izana da munduko txapeldun— eta Graham Jarvis ingelesek. Kopako hurrengo proba hilaren 20an da Ingalaterran eta parte hartzen \"saiatu behintzat saiatuko naiz\", dio Agirrebeitiak. Italian bizitakoa sekula ez omen du ahaztuko: \"Esaterako, ibilbidean 100 metroko erripa bat zegoen eta lehenengo biez gainera neuk bakarrik lortu nuen igotzea. Zaleak zoratu egin ziren. Une polita izan zen\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!