Udalak eskiatzera joateko irteera antolatu du berriro

Anboto 2010ko ots. 7a, 13:00

Martxoaren 12tik 14ra eta Jakako Oroel hotelean hartuko dute ostatu bidaiara joaten direnek.

Berrizko Udalak Astunera eskiatzera joateko beste irteera bat antolatu du datorren hilerako. Hiru eguneko bidaia izango da, martxoaren 12tik 14ra eta Jakako Oroel hotelean hartuko dute ostatu bidaiara joaten direnek. Izena emateko epea otsailaren 11tik martxoaren 4ra egongo da zabalik. Nahi dutenek Berrizburu kiroldegira hurbiltzea besterik ez dute, eta bertan informazio gehiago izango dute eskuragai. Eskiatzera joateko bidaiari kopurua mugatua da. Prezioan ostatua, gosaria, bidaia, asegurua eta erremonteak sartzen dira, baina logelaren arabera hiru prezio daude.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!