Manuel Fontiveros kataluniarrak irabazi du Berrizko I. Eskultura Lehiaketa

Anboto 2010ko urt. 18a, 08:50

Aldaketa izeneko lana aukeratu dute herritarrek eta epaimahaikoak. Egileak \"askatasunari oda\" lez definitu duen konposizioa begi bistara hiru piezek osotzen dute.

Aldaketa izeneko lana aukeratu dute herritarrek eta epaimahaikoak. Egileak \"askatasunari oda\" lez definitu duen konposizioa begi bistara hiru piezek osotzen dute. 18.000 euroko saria eskuratu du Manuel Fontiveros kataluniarrak lana egiteko eta 2010. urtean zehar amaitzeko konpromisoa hartu du. Mikel Lertxundi eskulturgilea, Josu Oarbeaskoa arkitektua, Diana Anitua Arte Ederretan lizentziatua eta Mikel Campos Debako Eskulangintzarako Irakaskuntzarako Zentruko zuzendaria izan dira epaimahaiko. Bi eskulturen arteko berdinketa izan dela jakitera eman dute, baina azkenean herritarren botu gehien jaso dituen lana aukeratu dute. Begi bistara hiru piezatako eskultura da. Egileak, Manuel Fontiveros kataluniarrak, funtsean bi direla azpimarratu du. Izan ere Korten altzairuzko pieza biak lurrazpitik lotuta dagozala irudikatu nahi duelako. \"Askatasunari oda\" bat lez definitu du proposatutako lana. Uztai edo eraztun nagusiak, euskal kultura irudikatzen duen harrizko pelota zapaltzen ibili da, baina denboran zehar kulunkatuz libre izatea lortu du. Ez da irabazle ezta galtzaileei ere egindako omenaldia. Aldaketari, zentzunari eta errespetuari dei egin nahi dion lana da. Korten altzaria eta Markinako harria erabiliko ditu egileak eskultura egiteko. Pelota 1,30 metroko diametroa izango du eta ia 2,5 tonatako pilota izango da. Altzairuzko irudiek 4,20 eta 1,70 metrotako altuera izango dute. Aldaketa izeneko lana Berrizko sarreretako baten jartzeko proposamena egin du egileak, Learreta-Markina kalearen amaieran. Manuel Fontiveros Sanchez da Berrizko I. Eskultura Lehiaketaren irabazlea. Kataluniarra da, Sant Boi de Llobregat-ekoa. 24 urte ditu eta Bartzelonako unibertsitatean Arte Ederretako ikaslea da. Urte eta erdian irabazten duen laugarren saria da Berrizkoa. Igualada, Sitges eta Torrelavit-en ere sariak eskuratu ditu azken urtebetean. [img]http://www.anboto.org/images/6900/6908/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!